194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, dirulaguntzak emateko eskola-garraiorako eta ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko (2022/2023 ikasturtea). Laburpena

DDBN (Identif.): 649554.

Bat etorrita azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da; testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/649554).

Lehena.–Onuradunak: Zizur Nagusian egoitza soziala eta fiskala duten ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteak, baldin eta legez eratuta eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta eta eguneratuta badaude, baldintza orokorrak betetzen badituzte eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.

Bigarrena.–Helburua: gurasoen elkarteek antolatutako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak bultzatzea, sustatzea eta laguntzea, hezkuntza-garapena errazteko eta gurasoen eta/edo ikasleen parte-hartze aktiboa inplikatzeko, eta Zizur Nagusiko Udalaren lankidetza arautzea.

Halaber, Zizur Nagusiko “Ardoi” eta “Herria” eremuetan bizi diren familientzako eskola-garraioko zerbitzua diruz lagunduko da Camino de Santiago, Catalina de Foix eta Erreniega ikastetxe publikoetan, ikastetxe horietako gurasoen elkarteek kudeatuta 2022-2023 ikasturtean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: eskola-garraiorako eta Zizur Nagusiko ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoa, 2022/2023 ikasturtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

–1.600 euro jarduera hezigarriak eta kulturaletarako.

–50.000 euro eskola-garraiorako.

Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zizur Nagusian, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2212667