194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2022ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Eguesibarko udal-mugartean merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantza.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egunez paratzeko izapidea; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Halakorik aurkeztu ezean, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2022ko irailaren 8an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2212210