194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

Udal ordenantza, arautzen duena lurzoru publikoan terrazak ezarri eta erabiltzea ostalaritzako lokaletarako

Uztarrozeko Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, arautzen duena lurzoru publikoan terrazak ezarri eta erabiltzea Uztarrozeko ostalaritzako lokaletarako.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Uztarrozen, 2021eko irailaren 1ean.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2212234