194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Balorazio txostenaren proiektua.
Jendaurrean jartzea

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2022ko irailaren 20an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Tebas-Muru Artederretako udalerriaren balorazio txostena berrikusteko proiektua. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea, hura argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, simulazio balioak lortu ondoren.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, bai eta udal web-orrian ere (www.tiebas-muruarte.es), interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Tebasen, 2022ko irailaren 21ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2212752