194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, gizarte-larrialdiko laguntzak emateko 2022an, Eguberrietako jostailuen kanpainarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 649168.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/649168).

Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, ez dutenak behar adinako baliabide ekonomiko propiorik, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

Xedea: jostailuen kanpaina Eguberrietan; haur bakoitzeko 45 euroko laguntza emanen da.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es web-orrian eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

Zenbatekoa: 2.000 euro.

“Gizarte larrialdietarako transferentziak” izeneko 0-23111-4800000 partidak finantzatuko ditu deialdi honetako laguntzak: 2.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2022ko azaroaren 30era arte, baldin aurrekontuan kontsignatzea mantentzen bada.

Tafallan, 2022ko irailaren 19an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2212572