2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 261. lurzatian. Hasierako onespena
Aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hilabetez jarraian zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Sustatzailea: Alberto Arteta Unanua.
Xedea: eraikigarritasuna handitzea, etxebizitza eraikitzeko.
Kokalekua: La Grana pasealekua, 8 (2. poligonoa, 261. lurzatia).
Garesen, 2022ko irailaren 21ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2212762