194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Arau Subsidiarioen aldaketa, 2. poligonoko 558. lurzatian. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat, aldaketa puntuala egiteko hirigintzako determinazio egituratzaileetan, xede duena lurzoru urbanizaezinaren kategoria aldatzea “Intxusdoia” alderdiko 2. poligonoko 558. lurzatiari, eta bertan eguzki-parke baten instalazioa ahalbidetzea. Jacar Logística SL enpresak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2022ko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2212420