194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Udal ordenantza, arautzen duena lurzoru publikoan terrazak ezarri eta erabiltzea ostalaritzako lokaletarako.
Jendaurreko beste epe bat

Izabako Udalak 2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an, argitaratu zuen udal ordenantza baten hasierako onespena, hain zuzen ere arautzen duena lurzoru publikoan terrazak ezarri eta erabiltzea Izabako ostalaritzako lokaletarako.

Jendaurreko epean alegazioak aurkeztu ziren. Izabako Udalak, 2022ko abuztuaren 22an egin osoko bilkura berezian, alegazioak ebatzi zituen eta hasiera batez onetsitako testuari funtsezko aldaketaren bat egin zion, eta erabaki zuen ordenantza berriz ere hasiera batez onestea. Hortaz, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan jasotako manuak betez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), jendaurreko beste epe bat irekitzen da, 30 egun baliodunekoa, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Hasiera batean onesteko erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Interesdunek eskuragarri dute espedientea, kontsultarako, Izabako udaletxeko bulegoetan, 11:00etatik 13:00etara.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Izaban, 2022ko irailaren 9an.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2212287