194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honetako oposizioaldiko hirugarren probaren behin betiko emaitzen aurka: deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko hogei lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 2108/20221 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko hogei lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horren barruan, María Concepción Zaro Loperena andreak eta María Jesús Mancho Ilundain andreak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute kalifikazio epaimahaiaren 2022ko uztailaren 26ko erabakiaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren oposizioaldiko hirugarren probaren behin betiko emaitzak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko irailaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2212277