194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Aldaketa, Aparkatzea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2022ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eulaten aparkatzea arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eulaten, 2022ko irailaren 14an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2212391