194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2022ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indarrik gabe uztea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Deikazteluko udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza, ez baitu baliorik, indarrean jarri delako apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortu eta arautzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, delako ordenantza behin betiko indargabetutzat joko da.

Deikaztelun, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2212258