194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Ordenantza fiskala, arautzen duena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga. Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2022ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Deikaztelun, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2212257