194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Euskarazko ikasleentzako dirulaguntzak.
Laburpena. 2021-2022 ikasturtea

DDBN (identifikazioa): 649653.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/649653).

Deialdiaren helburua eta xedea: laguntza ekonomikoak ematea euskara ikastaroen matrikula ordaintzeko, zehazki 2021eko irailaren 1a eta 2022ko abuztuaren 31 artean egindako ikastaroetarako.

Onuradunak: dirulaguntza eska dezakete ondoko baldintzak betetzen dituztenek; eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira:

a) Frogatzea bertaratu izana diruz lagundutako ikastaroaren %80ra gutxienez.

b) Andosillan erroldatua egotea, urtebeteko antzinatasunaz, gutxienez.

c) Andosillako Udaleko zerga betebeharrak egunean izatea.

d) 16 urtetik goitikoa izatea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: deialdi honetarako 1.000,00 euro erabiliko dira, izanen direnak Andosillako Udalaren 2022ko ekitaldiko 3350 480.00.00 aurrekontu-aplikazioaren kargura. Dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute jaso matrikularengatik ordaindutakoa gainditzen duen laguntzarik. Onuradun bakoitzeko, 200,00 euro da gehieneko dirulaguntza. Baldin laguntzen guztizko zenbatekoak gainditzen badu aurrekontu-zuzkidura, aurrekontuetan aurreikusitako gehieneko kontsignazioa hainbanatu eginen da eskabideen artean, baldin behar den epean eta moduan aurkeztu badira eta betetzen badituzte deialdian ezarritako baldintzak.

Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Andosillan, 2022ko irailaren 21ean.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2212738