194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

91/2022 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: “Corral del Molino I haize-parkea” izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako proiektua, Corella, Castejón eta Tuterako udal-mugarteetan.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 73/2022 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio baimena eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa eman ziren “Corral del Molino I haize-parkea” izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako, Corella, Castejon eta Tuterako udal-mugarteetan; parkea 4 haize-sorgailuk osatuko dute, eta 23,2 MW-eko potentzia izanen du guztira.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Castejongo eta Corellako alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Castejongo eta Corellako udaletxeetan, 2022ko azaroaren 14, 15, 16, 17 eta 18an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Renovables del Cierzo SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Castejongo eta Corellako udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2210875