191. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

82/2022 FORU DEKRETUA, irailaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baita maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretua, lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat, hain zuzen, maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona. Foru lege-dekretu horren bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren bidez, 766 lanpostuz osaturiko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Lanpostu horietatik 239 oposizio-lehiaketa bidez beteko dira, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluari jarraikiz, eta 527 lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez, aipatutako 20/2021 Legearen seigarren edo zortzigarren xedapen gehigarriei jarraikiz.

Maiatzaren 23ko 2/2022 Foru Lege-dekretuaren bidez, neurri batzuk onetsi ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Uztailaren 15ean indarrean jarri zen 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; eta haren 4. artikuluan arautzen da zer lanpostu sartuko diren egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan.

Eskainitako lanpostuak aztertuta, akats bat atzeman da bi lanpostu hauek hautatzeko sistema adieraztean: Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko lanpostu bat (593 kidego-kodea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu bat (590 kidego-kodea). Izan ere, lanpostu horiek merezimendu-lehiaketa bidez beteko direla iragarri zen, baina oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak dira.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko irailaren hamalauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Akats bat atzeman da maiatzaren 25eko 59/2022 Foru Dekretuaren I. eranskinean sartutako bi lanpostu betetzeko sisteman (foru dekretu horren bidez lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi da, 2022. urterako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat). Izan ere, merezimendu-lehiaketa bidez beteko direla adierazi zen, baina oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak dira, 19/2022 Foru Legearen 4. artikuluaren arabera. Horrenbestez, zuzenketa hauek egin behar dira foru dekretu horretan:

1.–Honela dioen tokian:

39414 lanpostua.

Kidegoa: Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak.

Maila: A.

Betetzeko sistema: merezimendu-lehiaketa.

Honela behar du:

39414 lanpostua.

Kidegoa: Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak.

Maila: A.

Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

2.–Honela dioen tokian:

39190 lanpostua.

Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Maila: A.

Betetzeko sistema: merezimendu-lehiaketa.

Honako hau behar du:

39190 lanpostua.

Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Maila: A.

Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko irailaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2212411