19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

BARNE MINISTERIOA
GUARDIA ZIBILAREN KOMANDANTZIA

Arma enkantea

2022ko otsailaren 12an, 10:00etan, arma enkante bat eginen da gutun-azal itxiaren modalitatean, Nafarroako Komandantzian (Galiziako etorbidea 2, Iruña); 396 banako lote jarriko dira enkantean, bai arma luzekoak, bai arma laburrekoak. Arma horiek eduki eta salerosteko baimena dutenek har dezakete parte enkantean; baimen hori frogatu egin beharko da. Loteak jendaurrean egonen dira aipatutako Komandantzian, 2022ko otsailaren 7, 8, 9, 10 eta 11n, 10:00etatik 13:00etara.

Iruñea, 2022ko urtarrilaren 20an.–Guardia Zibileko koronela eta eskualdeko burua, José Santiago Martín Gómez.

Iragarkiaren kodea: E2200941