155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo UE 3.4 unitateko 2.1, 2.2, 2.3 ta 2.4 lurzatietan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburu Sebastián Marco Zaratieguik, 2022ko uztailaren 19ko 2022-0961 zenbakidun Ebazpenaren bitartez, honako hau ebatzi zuen:

1. Hasiera batez onestea Imarkoaingo UE 3.4 unitateko 2.1, 2.2, 2.3 eta 2.4 lurzatien xehetasun-azterketa, Daniel García Ferrerrek eta Ruth Casquero Barcosek sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraituz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Nolanahi ere, gogoan izan behar da ezin izanen dela behin betiko onetsi harik eta agiria 253/2019 Foru Dekretuan adierazitako formatura egokitu arte.

4. Hasierako onespen hau jakinaraztea Daniel García Ferrerri eta Ruth Casquero Barcosi, bai eta lurzati mugakideen titularrei ere.

5. Txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitateari (Iruñerriko Zerbitzuak SA).

Noain Elortzibarren, 2022ko uztailaren 20an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2210230