155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Gora jotzeko 22-0123 errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 22-0123 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Paula Arellano Pérez de Lazárragak jarri zuen errekurtsoa, Tuterako Udaleko Alkatetzak 2022ko maiatzaren 23an emaniko ebazpen baten aurka; 2022ko plantilla organikoa onesteari buruzkoa zen.

Ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (beheko solairuan).

Tuteran, 2022ko uztailaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2210292