155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

212/2022 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira zenbait proiektu, kultur jarduera eta ereduko programa, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

2022ko maiatzaren 1etik 31ra arte, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:

MECNA PROIEKTUAK, 2022

Navarra Cultural fundazioa

“Cintruénigo hasta el Siglo XX” liburuaren dokumentazioa, ikerketa eta argitalpena

Laxoa Elkartea

Laxoaren mantentze, sustapen eta hedapen programa

Berriozarko San Esteban parrokia

Parrokia-elizaren estalkia aldatzea

Berdesia elkartea

Tafallako nekazaritza-paisaia kulturala ikertzea, berreskuratzea eta zabaltzea

Dos Navarras elkartea

Dos Navarras elkartearen kultura jarduerak

Berria Hedabideen fundazioa

Euskal kultura eta hedabideak sustatzeko proiektua

Mencos fundazioa

Mencos fundazioaren jarduera kultural eta historikoak

Raquel Idoate Ancín

Nafarroatik Amerikara eta Ozeaniara. XVI. mendetik XIX. mendera arteko emigrazioa

Katanga Microcoop.

Mariposa Negra, Katanga DUBena

Pulpa elkartea

La Zurda, sormen kolektiborako gunea

Karrikaluze elkartea

Karrikaluze elkartea

Arkitekturari buruzko gogoeta estrategikorako elkartea (AREA)

Arkitektura latino-amerikarraren biurtekoa (BAL)

“Entzunaldi” kultur eta musika elkartea

“Solsticio” Iruñeko Orkestra

Ruth Munguira Elizondo

Animalien ihauteria

veinte21Ensemble elkartea

Turrillas sinfonikoa

Trapezistaren Zorabioa kultur elkartea

ARIMA

Astronavarra Sarea elkartea

Astronomia amateurraren mugaz gaindiko topaketak, «Mugarik gabe zeruan» leloarekin

Iruñeko Gazte Orkestra elkartea (JOP)

Iruñeko Gazte Orkestra (JOP) elkartearen jarduera 2022-2023

Aralar Mendi elkartea (Kultur, kirol, aisia eta gastronomia elkartea)

Nafarroako Artzai Eguna

Nelli Movsesyan Poghosyan

GAEL-Espazio Sortzailea

Untzueko San Millan parrokia

San Millan parrokiako erretaula zaharberritzea

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.

Eskaeren balorazioa egin ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, uztailaren 4an, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoarekin, hala hartuak izatea merezi dutenez legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz.

Ereduko programa interes sozialekotzat deklaratzeko proposamen bati dagokionez, zehazki Mencos fundazioak aurkeztutakoari dagokionez, uste da gehiago zehaztu behar direla eskatutako ereduko programako jarduerak, hurrengo urteetan garatu beharrekoak; beraz, ez da bidezkoa aurkeztutako proiektua ereduko programa deklaratzea, eta bai interes sozialekoa, betiere 2023ko abenduaren 31ko bukaera datarekin aurkeztu den proiektuaz ari garela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.

3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2023ko abuztuaren 31eko bukaera datarekin betiere, eta ez ematea ereduko programaren izaera.

4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.

5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

6. Kultur proiektua edo jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

8. Pertsona eta entitate onuradunek “Mecna zigilua” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

9. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko uztailaren 5ean.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

I. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

IRAUPENA

Navarra Cultural fundazioa

“Cintruénigo hasta el Siglo XX” liburuaren dokumentazioa, ikerketa eta argitalpena

2022/12/31

Laxoa Elkartea.

Laxoaren mantentze, sustapen eta hedapen programa

2023/06/30

Berriozarko San Esteban parrokia

Parrokia-elizaren estalkia aldatzea

2023/12/31

Dos Navarras elkartea

Dos Navarras elkartearen kultura-jarduerak

2023/12/31

Raquel Idoate Ancín

Nafarroatik Amerikara eta Ozeaniara. XVI. mendetik XIX. mendera arteko emigrazioa

2023/02/28

Karrikaluze elkartea

Karrikaluze elkartea

2022/12/31

Trapezistaren Zorabioa kultur elkartea

ARIMA

2023/05/31

Astronavarra Sarea elkartea

Astronomia amateurraren mugaz gaindiko topaketak, «Mugarik gabe zeruan» leloarekin

2023/10/16

Iruñeko Gazte Orkestra elkartea (JOP)

Iruñeko Gazte Orkestra (JOP) elkartearen jarduera, 2022-2023

2023/08/31

Untzueko San Millan parrokia

San Millan parrokiako erretaula zaharberritzea

2022/12/31

II. ERANSKINA

Kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

IRAUPENA

Berdesia elkartea

Tafallako nekazaritza-paisaia kulturala ikertzea, berreskuratzea eta zabaltzea

2027/06/30

Berria Hedabideen fundazioa

Euskal kultura eta hedabideak sustatzeko proiektua

2027/06/30

Katanga Microcoop.

Mariposa Negra, Katanga DUBena

2027/06/30

Pulpa elkartea

La Zurda, sormen kolektiborako gunea

2026/06/30

Arkitekturari buruzko gogoeta estrategikorako elkartea (AREA)

Arkitektura latino-amerikarraren biurtekoa (BAL)

2027/06/30

“Entzunaldi” kultur eta musika elkartea

“Solsticio” Iruñeko Orkestra

2024/06/30

Ruth Munguira Elizondo

Animalien ihauteria

2027/06/30

veinte21Ensemble elkartea

Turrillas sinfonikoa

2026/06/30

Aralar Mendi elkartea (Kultur, kirol, aisia eta gastronomia elkartea)

Nafarroako Artzai Eguna

2027/06/30

Nelli Movsesyan Poghosyan

GAEL-Espazio Sortzailea

2027/06/30

III. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

IRAUPENA

Mencos fundazioa

Mencos fundazioaren jarduera kultural eta historikoak

2023/12/31

Iragarkiaren kodea: F2209856