14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Medikoaren Zerbitzuan biologo kliniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Betetzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Medikoaren Zerbitzuan biologo kliniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa (2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 4koa), deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak gainditu duen izangaiaren izena aurkeztu du, lortutako puntuazioaren ordenaren arabera, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal den izangaia izendatzeko proposamena egin du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Medikoaren Zerbitzuan biologo kliniko izateko lanposturako honako hau izendatzeko proposamena onesten da:

–Txanda irekia.

GARCÍA AMIGOT, FERMIN

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak hilabeteko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 4an.–Profesionalen zuzendaria kanpoan denez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urriaren 9ko 181/2015 Ebazpena), Esther Eraso Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2200273