14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 251. eta 253. lurzatietan (Alkaburua kalea). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko abenduaren 23an, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 251. eta 253. lurzatietan (Alkaburua kalea), Alfonso Canela Fernández SLk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2200163