14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena UN-6.1ean, 2. poligonoko 153. lurzatian. Hasierako onespena

2021eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, eskudirutan konpentsatzeko aprobetxamenduaren %10aren lagapena, Doneztebeko UN-6.1ean, 2. poligonoko 153. lurzatian. Hitzarmena Udalaren eta Pedro Joxe Martin Mendibururen artekoa da.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Udalak behin betiko onetsi baino lehen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Donezteben, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2200061