124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LAKUNTZA

Lakuntzako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

2022ko ekainaren 10ean, Lakuntzako Udaleko alkate udalburuak 29/2022 zenbakiko Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

“2022ko martxoaren 11n Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lakuntzako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta horiek ebatzirik, bidezkoa da, deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea ebazpen baten bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren web-orrian argitara dadila agintzea.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2.h) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lakuntzako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, ebazpen honen eranskinean jasotzen baita.

Bigarrena.–Deialdiko 6. oinarrian aurreikusitako proba 2022ko ekainaren 27an, Lakuntzako Udaleko bulegoetan, 9:30ean izanen dela adieraztea.

Deialdiko 9.1.–Lehenengo proba oinarrian aurreikusitako proba 2022ko uztailaren 18an Lakuntzako Kultur etxean (Larrañeta kalea 12, Lakuntzan), 10:00etan izanen dela adieraztea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lakuntzako Udalaren web-orrian argitara dadila agintzea.”

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

1.–Aukeran berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Lakuntzan, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

ERANSKINA

Onartuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

IZEN ABIZENAK

EUSKARA PROBA

AINHOA ANABITARTE URDAMPILLETA

AINHOA LOPEZ DE GOIKOETXEA GALAN

AINHOA ZUBIRIA GARZIANDIA

AITZIBER ZUBIETA GAINZA

AMETS ANABITARTE AYANZ

ANNE SORALUCE OLLO

ERKUDEN IGOA OYARBIDE

ESTIBALIZ LOPEZ GOIKOETXEA

GARAZI RETEGI ANCIZAR

IOSU DUFUR OTEGUI

IRATXE GARCÍA GLEZ. MONASTERIOGUREN

IRUNE CATARAIN RAZQUIN

Bai

ITXASO LARREA BENGOETXEA

JOANA SENAR LAZKOZ

JULIA MACUSO MORENO

MAITE AZPIROZ ECHANIZ

MARIA BARROSO NEVADO

MIRARI IMAZ ARREGI

Bai

NAIARA BALDA ARRIZURIETA

NEKANE ARETA GAZTAÑAGA

SARA LAIZARRAGA EL MOKHTARI

Bai

UXUE LUMBIER LARRAYA

MIREN JAUREGI KINTANA

AINHOA OTERMIN BERAZA

Baztertuen behin betiko zerrenda: Ez dira egon.

Iragarkiaren kodea: L2208697