Iragarkia
117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
42E/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2022-2023 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.
Maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege-dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren bidez Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan egindako aldaketa eta Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrak 2022ko maiatzaren 4ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiak aplikatuz, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2020-2023 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoen proposamena egiten da.
Testuinguru horretan, Unibertsitateko zuzendari nagusiak txosten bat aurkeztu du, eta haren bidez justifikatu Nafarroako Unibertsitate Publikoan aplikatu beharreko prezioen proposamena graduko tituluetarako, graduondoko ikasketetarako eta gainerako zerbitzuetarako.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoen eta gainerako eskubideen truke Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2022-2023 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak onestea. Foru agindu honen eranskinean jasotzen dira.
2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen diren egunetik beretik izanen ditu ondorioak.
3. Foru agindu hau eta eranskina igortzea Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiari eta Unibertsitateen Zerbitzuari.
4. Foru agindu hau eta eranskina jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Estrategi Errektoreordetzari, Irakaskuntzen Errektoreordetzari eta kudeatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Sarrigurenen, 2022ko maiatzaren 19an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.
FORU AGINDUAREN ERANSKINA
2022-2023 ikasturterako prezio publikoak Nafarroako Unibertsitate Publikoan
I.–Prezioak zehazteko irizpideak.
I.1. Eguneratzea.
Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrak 2020ko maiatzaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, proposatzen da, 2019-2020 ikasturtean indarrean ziren prezioekin alderatuta, %2,38ko jaitsiera egitea (hirugarrena) graduko ikasketetako lehen matrikulako kredituaren prezioan. Horrek %7,14ko deskontu metatua dakar.
Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrak 2021eko martxoaren 29ko Osoko Bilkuraren erabakia aplikatuz, proposatzen da gaitzen duten eta lotuta dauden masterren lehen matrikulako kredituaren prezioa %2,41 murriztea. Horrek %5,5eko deskontu metatua dakar 2020-2021 ikasturtean indarrean zeuden prezioekin alderatuta.
Graduko tituluetako bigarren eta hurrengo matrikuletarako, bai eta gaitzen ez duten masterren tituluetarako ere, 2021-2022 ikasturterako onetsitako prezioei eutsiko zaie 2022-2023 ikasturtean, Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrak 2021eko apirilaren 19ko osoko bilkuran hartutako erabakiak jasotzen duen bezala.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitate titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzen prezioak eranskin hauetan jasotakoak izanen dira 2022-2023 ikasturtean:
I. eranskina: Graduko ikasketak.
II. eranskina: Graduondoko ikasketak.
III. eranskina: Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak luzatzea eta kudeaketa administratiboen prezioak.
I.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, edozein ikasketa mailatan kredituen prezioa igotzen ahalko die atzerriko ikasle ez-egoiliarrei, baldin Europar Batasuneko estatuetako herritarrak ez badira, eta Europar Batasuneko araubidea aplikatu behar zaienei, elkarrekikotasun printzipioa galarazi gabe, kasuan kasuko irakaskuntzaren kostuen %100eraino.
I.3 Ikasle bisitariek foru agindu honetan kredituetarako ezarritako prezioak ordainduko dituzte. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, kredituen prezioa handitzen ahalko du ikasle horientzat, edozein ikasketa mailatan, kasuan kasuko irakaskuntzaren kostuen %100eraino.
II.–Prezioen araubidea.
II.1. Matrikula egin eta tituluak edo ziurtagiriak eman aurretik edo beste edozein administrazio kudeaketa egin baino lehen, unibertsitateak aurreko ikasturteetako matrikulengatik edo beste edozein kontzepturengatik kobratzeke dauden kopuruak pagatu daitezela eskatuko du.
II.2. Matrikularen prezioa edo haren zatikiren batena ez bada pagatzen unibertsitateak ezartzen dituen baldintzetan, ikasleen eskubideak bertan behera uzten ahalko dira aldi baterako eta, hala bada, matrikula eta horrek sorturiko ondorioak baliogabetzen ahalko dira, dirurik itzultzeko eskubiderik gabe. Unibertsitatearen eskumena izanen da horri buruz egoki jotzen dituen neurriak hartzea.
II.3. Unibertsitatearteko doktoretzaren esparruan, doktoretzako prezio publikoen ordainketa kasuan kasuko hitzarmenari egokituko zaio.
II.4. Doktoretzaren kotutoretzaren esparruan, doktoretzako prezio publikoen ordainketa kasuan kasuko hitzarmenari egokituko zaio, elkarrekikotasunaren eta benetako kargaren irizpideen arabera.
III.–Matrikulatzeko eta ordaintzeko moduak.
Bi modu ezarri dira ordaintzeko: ordainketa bakarra eta ordainketa zatikatua.
Matrikularen ordainketa-gutunean adierazitako epean eginen da ordainketa bakarra.
Graduko eta masterreko ikasketa planen kasuan, ordainketa zatikatua lau alditan eginen da, diru-sarrera hauek eginez epe hauetan:
–Lehendabizikoa, guztirakoaren %40, matrikularen ordainketa-gutunean adierazten den epean.
–Bigarrena, guztirakoaren %20, 2022ko urriaren 13tik azaroaren 3ra arte.
–Hirugarrena, guztirakoaren %20, 2023ko urtarrilaren 13tik otsailaren 3ra arte.
–Eta laugarrena, guztirakoaren %20koa, 2023ko apirilaren 17tik maiatzaren 5era arte.
Zatikako ordainketa egiten bada, lehenbiziko ordainketaren kalkuluan, osorik sartu beharko dira ikasketen arloko zerbitzu administratiboen prezio publikoak eta eskola asegurua.
Ordainketa zatitua ez da aplikatzekoa izanen baldin ordaindu beharreko prezioen zenbatekoa 350 eurotik beherakoa bada, graduko eta masterreko ikasketan kasuan.
Aparteko matrikula-aldietan, matrikula zabaltzekoetan edo beken ebazpenaren ondorioz egindako kalkulu berria egitean, kasuan kasuko zenbatekoa ordainketa bakarrean pagatuko da, matrikularen ordainketa-gutunean adierazitako epean.
IV.–Zenbatekoak.
IV.1. Graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzetan, matrikularen zenbatekoa batura hau izanen da: arlo, irakasgai edo diziplina bakoitzerako ezarritako kreditu matrikulatuak, ikasketa planaren esperimentaltasun mailaren arabera, gehi ordaindu beharreko administrazio tasak, foru agindu honen eranskinetan eta gainerako arauetan ageri diren prezioei jarraituz. Kontuan hartuko da, betiere, lehenbiziko matrikula den, edo bigarrena, hirugarrena edo hurrengo bat.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Gizarte Kontseiluaren bidez, zilegi izanen du foru agindu honetan aurreikusitako prezioez bestelakoak ezartzea Espainiako unibertsitateekin edo atzerriko unibertsitateekin unibertsitateen arteko masterrak egiten dituzten ikasleentzat, betiere prezio komuna ezartzen bada Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.3.b) artikuluan ezarritako mugen barruan.
IV.2. Eskuratu nahi den titulazioko kredituetarako ezarritako prezioaren arabera ordainduko dira ikasleari jarduera akademikoengatik aitortu zaizkion kredituak, kontuan hartu gabe kreditu horiek zer departamentu edo zentrotan egiten edo aitortzen diren.
IV.3. Doktoretzako unibertsitate-titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzetan, matrikularen zenbatekoa izanen da tutoretza akademikoari dagokiona gehi ordaindu beharreko administrazio tasei dagokiena, III. eranskineko prezioen eta foru agindu honetan jasotako gainerako arauen arabera.
Unibertsitate master batean edo doktoretza programa batean matrikulatutako ikasleek beren prestakuntza osagarri gisa kredituak egin behar izanez gero, osagarri horren titulu ofizialari dagozkion prezioak aplikatuko dira.
V.–Salbuespenak, murrizketak eta hobariak.
V.1. Prezioetan salbuespenak, murrizketak eta hobariak izateko eskubidea ematen duten baldintzak matrikula eskaeraren egunean bete behar dira.
V.2. Ikasleei behin ere ezin izanen zaie salbuespenik, murrizketarik edo hobaririk aplikatu baldin foru agindu honetan ezarririk ez badaude edo indarra duen araudiak ezartzen ez baditu.
a. Bekak.
Indarra duen legeriarekin bat beka eskatzen duen ikaslea, baldin bekaren deialdian ezarrita badago ikasleak eskubidea duela irakaskuntza zerbitzuaren prezioak ez ordaintzeko harik eta beka eskaera ebatzi arte, eskubide horretaz baliatzen ahalko da; baina beka ukatuz gero, ordainketa bakar batean pagatu beharko du matrikularen gainerakoa.
Ikasketetarako beka eta laguntzen banakako osagaiaren kostua, matrikularen ondoriozko gastuak finantzatzeko erabiltzen dena, Estatuko Administrazioak eta Nafarroako Foru Komunitateak finantzatuko dute, Hezkuntzaren esparruan gastu publikoa arrazionalizatzeko presako neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege-dekretuan ezarritakoarekin bat.
b. Familia ugariak.
Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 12. artikuluan eta abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat:
Kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek erabateko salbuespenerako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.
Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek %50eko murrizketarako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.
Familia ugariaren titulu indarduna aurkeztuz frogatuko da familia ugariko kidea dela, edo, matrikula eskatzen den egunean titulua tramitatzen ari baldin bada, indarra duen araudiak baimentzen dituen agiriak aurkeztuz.
c. Familia gurasobakarrak.
Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera:
Kategoria bereziko familia gurasobakarreko kide edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia bateko kide diren ikasleek erabateko salbuespenerako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.
Kategoria orokorreko familia gurasobakarreko kide edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia bateko kide diren ikasleek %50eko murrizketarako eskubidea dute, araudi honetan ezarritako prezio publikoei dagokienez.
Familia gurasobakarraren edo gurasobakartasun egoeran dagoen familiaren titulu indarduna aurkeztuz frogatuko da familia gurasobakarreko kidea dela edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia bateko kidea dela, edo, matrikula eskatzen den egunean titulua tramitatzen ari baldin bada, indarra duen araudiak baimentzen dituen agiriak aurkeztuz.
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoari ordainduko dizkio goian aipatu salbuespen eta murrizketen onuradunentzat araudi honetan ezarritako prezio publikoen zenbatekoak.
d. Desgaitasuna duten pertsonak.
%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten ikasleek eskubidea izanen dute araudi honetan finkaturiko prezio publikoetan salbuespen osoa izateko, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren hogeita laugarren xedapenean ezarritakoarekin bat.
Desgaitasuna duen pertsona dela frogatzeko, indarra duen legerian aurreikusitako edozein dokumentu aurkeztuko da.
e. Terrorismoaren biktimak.
Terrorismoaren biktimekiko elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legearen 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ekintza terroristen biktimek, baita haien ezkontide eta seme-alabek ere, eskubidea dute zerbitzu akademikoen prezio publikoen salbuespen osoa izateko. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.
Ondorio horietarako, ekintza terroristen biktimek izaera hori aitortzen dien ebazpen administratiboa aurkeztu beharko dute, eta, haien ezkontideak edo seme-alabak izanez gero, familia liburua.
f. Genero-indarkeriaren biktimak.
Genero-indarkeriaren biktimek eta haien seme-alabek, Genero-indarkeriaren aurka Oso-osoko Babesa Emateko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedaturikoarekin bat, eskubidea izanen dute zerbitzu akademikoen prezio publikoak ordaintzetik salbuetsiak izateko. Beraz, zerbitzu administratiboen prezio publikoak bakarrik ordaindu beharko dituzte.
Indarra duen araudiak aurreikusten duen edozein agiri eta, haien seme-alaben kasuan, familia liburua aurkeztuz frogatuko da genero-indarkeriaren biktima dela.
g. Nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eta aberrigabeziaren eskatzaileak eta onuradunak.
Nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eta aberrigabeziaren eskatzaileek eta onuradunek agindu honetan araututako prezio publikoen salbuespena lortzen ahalko dute, baldin eta maila bereko beste unibertsitate-titulurik ez badute.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
–Beren jatorrizko herrialdeko nortasuna identifikatzeko agiriak (indarrean egon edo ez), nortasuna egiaztatzeko.
–Salbuespena eskatzen duen pertsonaren administrazio egoera egiaztatzen duen agiria. Eskaera egiten den unean indarrean dagoen dokumentua aurkeztuko da. Hauetako bat izan daiteke:
- Nazioarteko babesa, aldi baterako babesa edo aberrigabezia eskatu izanaren gordekina.
- Nazioarteko babesaren eskatzailearen txartel gorria eta aberrigabeziaren eskatzailearen txartel berdea.
- Nazioarteko babeserako, aldi baterako babeserako edo aberrigabeziarako eskubidea ematearen aldeko ebazpena.
- Nazioarteko babesaren, aldi baterako babesaren eta aberrigabeziaren onuradunen atzerritarren identifikazio txartelak.
Eskatzaileak alegatuz gero ezinezkoa dela eskatutako dokumenturen bat aurkeztea, Nafarroako Unibertsitate Publikoak zilegi izanen du Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari eta/edo Nafarroan errefuxiatuak hartzeko baimendutako entitateei kontsultatzea eskatzailearen egoerari buruz, eskaeraren balorazio indibidualizatua egiteko.
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoari ordainduko dizkio goian aipatu salbuespen eta murrizketen onuradunentzat araudi honetan ezarritako prezio publikoen zenbatekoak.
h. Merezimendu akademikoak.
Ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan “Ohorezko matrikula” bat edo gehiago lortu baditu, matrikularen zenbatekoan hobari bat izateko eskubidea izanen du. Hobariaren zenbatekoa “Ohorezko matrikula” lortu den ikasgaiari edo ikasgaiei dagokien kredituetako lehen matrikularen prezioaren baliokidea izanen da.
Batxilergoko kalifikazio globalean ohorezko matrikula lortzen duten ikasleak, bai eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo batean edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ziklo batean ohorezko matrikula lortzen dutenak ere, salbuetsirik daude matrikularen prezio publikoak ordaintzetik beren unibertsitate ikasketen lehen urtean.
Nafarroako Foru Komunitatean 2021-2022 ikasturtean Batxilergoko, Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako Sari Berezia lortzen duten ikasleak matrikularen prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egonen dira beren unibertsitate ikasketen lehen urtean. Saria tasak ordaindu ondoren ematen bazaie, sarituek eskabidea aurkeztuko diote unibertsitateari sariaren ziurtagiri batekin, tasak itzultzeko eskatuz.
VI.–Ikasketak aitortzeko prezioak.
VI.1. Ikasketak aitortzeko prozesuek III. eranskinean ezarritako prezio administratiboa ordaintzera behartuko dute.
VI.2. Graduko edo gradu ondoko ikasketetan (masterrean edo doktoretzan) matrikulaturiko kredituak aitortzeko, 822/2021 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat, ikasleek kasuan kasuko eranskinetan aipatzen diren prezioen %25 pagatuko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari. %10erainoko beherapena izanen da baldin aitortu beharreko kredituak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako ikasketei badagozkie.
VII.–Eskolarik gabeko ikasgaiak.
Iraungitzeko dauden ikasketa planetako kredituetan matrikulatzeko, ikasleak kredituak osorik ordainduko ditu; betiere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen badu. Unibertsitateak irakaskuntza alternatiboa eskaintzen ez badu, unibertsitateari prezioaren %25 ordainduko zaio.
I. ERANSKINA Graduko ikasketak |
GRADUKO TITULUAK | PREZIOA KREDITU BAKOITZEKO | |||
1. MATRIKULA | 2. MATRIKULA | 3. MATRIKULA | 4. MATRIKULA | |
1. ESPERIMENTALTASUN GRADUA | ||||
Ekonomiako gradua | 15,10 euro | 32,50 euro | 70,50 euro | 97,65 euro |
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua | ||||
Haur Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua | ||||
Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren gradua | ||||
Soziologia Aplikatuko gradua | ||||
Gizarte Laneko gradua | ||||
Historia eta Ondareko gradua | ||||
Zuzenbideko gradua | ||||
Lan Harremanen eta Giza Baliabideen gradua | ||||
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako gradu bikoitzeko Nazioarteko Programa | ||||
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitza | ||||
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Maisu-maistren gradu bikoitza | ||||
2. ESPERIMENTALTASUN GRADUA | ||||
Ingeniaritza Informatikoko gradua | 21,38 euro | 46,10 euro | 99,95 euro | 138,25 euro |
Industria Teknologietako Ingeniaritzako gradua | ||||
Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritzako gradua | ||||
Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko gradua | ||||
Ingeniaritza Mekanikoko gradua | ||||
Ingeniaritza Biomedikoko gradua | ||||
Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako gradua | ||||
Erizaintzako gradua | ||||
Psikologiako gradua | ||||
Medikuntzako gradua | ||||
Fisioterapiako gradua | ||||
Zientzietako gradua | ||||
Datu Zientzietako gradua | ||||
Bioteknologiako gradua | ||||
Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradua | ||||
Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako gradua | ||||
Telekomunikazioetako Teknologietako Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko gradu bikoitza | ||||
Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako eta Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako gradu bikoitza | ||||
Datu Zientzietako eta Bioteknologiako gradu bikoitza | ||||
ESPERIMENTALTASUN MISTOA | ||||
Datu Zientzietako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bikoitza | Lehenbiziko, bigarren, hirugarren edo hurrengo matrikulen prezioa izanen da matrikulatutako irakasgaiaren ikasketa planari dagokion esperimentaltasun mailaren araberakoa |
II. ERANSKINA Gradu ondoko ikasketak |
MASTER TITULUAK | PREZIOA KREDITU BAKOITZEKO | |||
1. MATRIKULA | 2. MATRIKULA | 3. MATRIKULA | 4. MATRIKULA | |
LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK | ||||
Ingeniaritza Informatikoko unibertsitate masterra | 21,38 euro | 34,00 euro | 73,65 euro | 102,00 euro |
Industriako Ingeniaritzako unibertsitate masterra | ||||
Telekomunikazioko Ingeniaritzako unibertsitate masterra | ||||
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitate masterra | ||||
Abokatu lanetan hasteko unibertsitate masterra | ||||
Nekazaritzako Ingeniaritzako unibertsitate masterra | ||||
LANBIDE ARAUTUETARAKO GAITZEN EZ DUTEN UNIBERTSITATE MASTERRAK | ||||
Enpresa Zuzendaritzako unibertsitate masterra | 28,35 euro | 73,65 euro | 73,65 eta | 73,65 euro |
Informazioko Sistema Integratuekiko Prozesuen bidezko Kudeaketako unibertsitate masterra (ERP) | ||||
Proiektuen Zuzendaritzako unibertsitate masterra | ||||
Ingeniaritza Biomedikoko unibertsitate masterra | ||||
Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako unibertsitate masterra | ||||
Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazionaleko unibertsitate masterra | ||||
Energia Berriztagarrietako unibertsitate masterra: Sorkuntza Elektrikoa | ||||
Modelizazio eta Ikerketa Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko unibertsitate masterra | ||||
Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko unibertsitate masterra | ||||
Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako unibertsitate masterra | ||||
Laneko Arriskuen Prebentzioko unibertsitate masterra | ||||
Osasun Zientzietako Ikerketako unibertsitate masterra | ||||
Osasun Publikoko unibertsitate masterra | ||||
Ingurumen Agrobiologiako unibertsitate masterra | ||||
Kimika Sintetiko eta Industrialeko unibertsitate masterra | ||||
Informazio geografikoko sistemetako (SIG) eta Teledetekzioko unibertsitate masterra | ||||
Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologia eta Iraunkortasunaren unibertsitate masterra | ||||
Enologia Berritzaileko unibertsitate masterra | ||||
Gaitzen ez duten gaineko unibertsitate masterrak, desagertzera bidean daudenak | ||||
MASTER BIKOITZAK | ||||
Industriako Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako unibertsitate master bikoitza | Irakasgaia zein masterretakoa den (Industriako Ingeniaritzako unibertsitate masterra edo Enpresen Zuzendaritzako unibertsitate masterra), horren arabera izanen da lehenbiziko, bigarren, hirugarren edo hurrengo matrikulen prezioa |
III. ERANSKINA
Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak ematea
eta kudeaketa administratiboen prezioak
Ebaluazioak eta probak | |
Unibertsitatean sartzeko gaitasun probak | 93,25 euro |
25, 40 eta 45 urtetik gorakoendako sarrera probak | 130,90 euro |
Doktoretza tesiaren defentsa | 171,40 euro |
Hizkuntza gaitasuneko proba | 35,80 euro |
Goi mailako hezkuntzako atzerriko tituluen homologazioa: | |
–Gradu ondoko edo doktore tituluak | 152,20 euro |
–Lehen eta bigarren zikloko tituluak edo baliokideak: 1. Gaitasun proba 2. Praktikaldia 3. Proiektua edo lana 4. Tutoretzapeko ikasturtea: titulu ofizial bat lortzeko ikasketa planean baliokideak diren irakasgaien kredituak kredituaren prezioekin biderkatuko dira. | 171,40 euro 171,40 euro 171,40 euro |
Tutoretzak | |
Doktoretza tesiaren tutoretza akademikoa | 81,75 euro |
Karrera bukaerako proiektuetarako tutoretza | 40,90 euro |
Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (kurtso osoa) | 323,35 euro |
Tutoretza akademikoa (99/2011 ED) (doktoretza bigarren seihilekoan hasten duten lehen urteko ikasleentzat) | 161,65 euro |
Tituluak eta egiaztagiriak luzatzea | |
Diploma, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa (SETarekin) | 191,55 euro |
Lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza (SETarekin) | 191,55 euro |
Gradua (SETarekin) | 191,55 euro |
Ikasketa aurreratuen diploma | 171,42 euro |
Doktorea (SETarekin) | 287,25 euro |
Unibertsitate masterra (SETarekin) | 191,55 euro |
Tituluaren Europako osagarria (SET) | 65,60 euro |
Tituluak bikoiztea | |
Diploma, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa | 95,75 euro |
Lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza | 95,75 euro |
Gradua | 95,75 euro |
Ikasketa aurreratuen diploma | 85,70 euro |
Unibertsitate masterra | 95,75 euro |
Doktorea | 143,65 euro |
Tituluaren Europako osagarria | 32,30 euro |
Zerbitzu administratibo akademikoak | |
Ikasketak egiten hasteko espediente akademikoa irekitzea | 31,25 euro |
Unibertsitateko txartelaren kopia | 6,70 euro |
Kudeaketa administratiboa | 41,15 euro |
Agirien konpultsa | 12,20 euro |
Ikasketen ziurtagiria | 31,20 euro |
Posta bidezko bidalketak Estatuaren barrenean | 7,20 euro |
Posta bidezko bidalketak Europara | 10,00 euro |
Posta bidezko bidalketak munduko gainerako lekuetara | 25,00 euro |
Espedientearen lekualdatzea | 31,20 euro |
Kredituak aitortzeko eskaera (graduko eta masterreko ikasketak) | 41,15 euro |
Iragarkiaren kodea: F2207436
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50