2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Hiri-jarduketarako plan berezia Arga Ibaiaren plazako 6-13 zenbakietan. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Arga Ibaiaren plazako 6-13 zenbakietako hiri-jarduketarako plan berezia, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatua. Jarraian argitaratzen da ukitutako hirigintzako araudia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Barañainen, 2022ko ekainaren 2an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2208379