117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ESLABA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 18ko ebazpen baten bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Hona hemen lanpostuak:

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (lanaldiaren %40). Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: aholkulari juridiko-administratiboa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

2.–Lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (lanaldiaren %37,5). Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Eslaban, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Ignacio Barber Zulet.

Iragarkiaren kodea: L2208368