1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
AKATS ZUZENKETA, maiatzaren 18ko 53/2022 Foru Dekretuan; haren bidez aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen maiatzaren 18ko 53/2022 Foru Dekretuan akatsa badela oharturik (2022ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 23koan), bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:
1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasun Zuzendaritza Nagusia
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.
Honako hau dioen tokian:
“–Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren arloko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72439 zenbakia duena.”
Honako hau behar du:
“–Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren arloko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73068 zenbakia duena.”
Iruñean, 2022ko maiatzaren 27an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2207952