104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

20E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, uraren goi horniduraren eta hiri hondakinen tratamenduaren alorrean, lehenik, Inbertsio Programen apartatuko inbertsio lerroen arteko zenbatekoen hasierako banaketa, bigarrenik, lehentasunezko inbertsioen zerrendak, Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartzekoak, eta hirugarrenik, erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrendak, lehentasun-ordenaren arabera, 2022-2025 plangintzaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoari jarraikiz onetsi zen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legea –Toki Inbertsioen Plana arautzen duena eta 2022ko apirilaren 1ean indarrean hasi zena–, toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da nahitaezkoak diren udal zerbitzuen estaldura Foru Komunitate osoan hedatzen dela bermatzea.

Foru lege honen 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Toki Inbertsioen Plana azpiegiturak eta zuzkidurak instalatzeko, hobetzeko eta berritzeko inbertsioen multzoa da; honako apartatu hauetan daude horiek sailkatuta: Inbertsio Programak, Toki Programazioa eta Determinazio Libreko Programa.

Inbertsio Programen plangintza lau urtekoa izanen da 2022-2025 aldirako eta hiru urtekoa 2026-2028 aldirako eta hurrengoetarako, hala badagokio.

II. tituluko I. kapitulua Inbertsio Programei buruzkoa da, eta 7. artikuluan zehazten denez, honako inbertsio-lerro hauek sartzen dira Programa horretan:

A. Uraren goi hornidura.

B. Hiri hondakinen tratamendua.

C. Uraren goi horniduraren inguruko azterketak eta proiektuak.

Alde batetik, 11. artikuluak Inbertsio Programen apartatuan sartzeko prozedura zehazten du; hona hemen, zehazki, prozedura hori:

1. Toki Araubidearen Foru Batzordeak txostena egin ondoren, toki administrazioaren eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko da zenbatekoen hasierako banaketa inbertsio lerroen artean, eta proposamen bat eginen da Inbertsio Programetan behin-behinean sartu beharreko inbertsioei buruz, honakoak bilduz:

a) Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda bat.

b) Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda bat, lehentasun ordenaren araberakoa.

2022-2025 aldirako, proposamen hori hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, 8/2022 Foru Legearen indarraldia hasi eta biharamunetik zenbatzen hasita, eta aldi horretarako inbertsioen proposamenak V. eranskinean adierazitako jarduerak jaso beharko ditu gutxienez.

2. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara jendaurreko informaziorako eta alegazioak aurkezteko, argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean.

Halaber, aipatutako epean, toki erakunde interesdunek, horretarako arrazoiak emanda, lankidetza araubidea eskatzen ahalko dute beste toki erakunde batzuekin eta/edo Nafarroako Gobernuarekin, eta haiek erakunde instrumentalen esku uzten ahalko dute exekuzioa.

3. Aurreko apartatuan adierazitako epea iraganik, eta, alegaziorik aurkeztu bada, horiek ebatzi ondoren, toki administrazioaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko dira Inbertsio Programetan behin-behinean sarturik dauden inbertsioen zerrendak, honakoek osatuta:

1. Aurrekontu baliabideen kargura behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda bat.

2. Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda bat, lehentasun ordenaren araberakoa.

Bestalde, 8/2022 Foru Legearen 4. artikuluak 4. puntuan ezartzen duenez, hiru programetako bakoitzaren barruko zenbatekoen hasierako banaketa Toki Administrazioaren arloan eskumena duen zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez finkatuko da, non Inbertsio Programetan behin-behinean sartu beharreko inbertsioei buruzko proposamen bat eginen den. Hasierako banaketa hori 8/2022 Foru Legearen I. eranskinean adierazitako ehunekoen arabera eginen da.

Espedientean jasota dago Toki Azpiegituren Zerbitzuaren txostena, 2022ko apirilaren 25ekoa. Txosten horretan, honako hauek proposatzen dira: lehenik, 2022-2025 plangintzaldirako inbertsio lerro bakoitzerako zenbatekoen hasierako banaketa; bigarrenik, uraren goi horniduraren alorrean behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera, 1. eranskinari jarraikiz; eta hirugarrenik, hiri hondakinen tratamenduaren alorrean behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, 2. eranskinari jarraikiz.

Toki Azpiegituren Zerbitzuaren proposamenak kontuan hartzen du % 3 erreserbatzeko aukera larrialdi prozeduraren bidez behin betiko sartzeei eta ordainketei aurre egiteko, 8/2022 Foru Legearen 4. artikuluan ezarrita dagoen bezalaxe, bai eta zenbateko bat erreserbatzekoa ere 11. artikuluan aurreikusitako gehikuntzei –% 20rainokoei– aurre egin ahal izateko.

Halaber, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren 2022ko apirilaren 25eko txostena eta Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren 2022ko apirilaren 25eko txostena ere jasota daude.

Urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuarekin bat, zeinaren bidez Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten den,

EBAZTEN DUT:

1. 2022-2025 plangintzaldirako zenbatekoen hasierako banaketa onartzea, taula honen arabera:

2022

2023

2024

2025

%

Uraren goi hornidura

12 000 000,00

7 200 000,00

7 200 000,00

7 200 000,00

% 80

Hiri hondakinen tratamendua

2 850 000,00

1 710 000,00

1 710 000,00

1 710 000,00

% 19

Uraren goi horniduraren inguruko azterketak eta proiektuak

150 000,00

90 000,00

90 000,00

90 000,00

% 1

15 000 000,00

9 000 000,00

9 000 000,00

9 000 000,00

2. Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda onartzea, lehentasun-ordenaren arabera, Tokiko Inbertsioen Planeko ur-hornidurako linearen barruan, 1. eranskinari jarraikiz.

3. Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda onestea, lehentasun-ordenaren arabera, Toki Inbertsioen Planean bildutako hiri hondakinen tratamenduari buruzko lerroaren barruan, 2. eranskinari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jendaurreko informaziorako, eta 20 egun naturaleko epea ezartzea, argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, toki entitateei alegazioak aurkezteko aukera emateko ez ezik, modu arrazoituan beste toki erakunde batekin edo batzuekin eta/edo Nafarroako Gobernuarekin lankidetza araubidea eskatzeko aukera emateko ere bai.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 6an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

1. ERANSKINA

Uraren goi hornidura: behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera

1. Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda:

Zenb.

IFZa

ENTITATE TITULARRA

INBERTSIOA

INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, BEZ-IK GABE (eurotan)

URTEROKOA
EDO URTEROKOAK

1

P3110100I

Ezkurrako Udala

Biltegi berria Ezkurran

122 773,03

2022-2023

2

P3147827D

Malerrekako Mankomunitatea

Errotazar iturburuko hargunea Doneztebeko biltegira

497 084,88

2024

3

P3114800J

Leitzako Udala

Leitzako EUTEa estaltzeko zabalkuntza

85 394,07

2024

4

P3114800J

Leitzako Udala

Uraren goi horniduraren sarea berritzea, iturburuak konektatzea eta harguneak babestea Leitzan

634 758,74

2022-2023

5

P3111600G

Goizuetako Udala

Biltegia eta harguneak hobetzea

62 327,43

2022

6

P3126400E

Zugarramurdiko Udala

Ura edangarri bihurtzea Zugarramurdiko hargune berrietan

70 282,78

2024

7

P7106257D

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea

Eroanbidea Leazkuen

87 356,48

2022-2023

8

P7106257D

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea

Goi horniduraren sarea berritzea eta urbanizazioa Iraizotzen

310 615,59

2022-2023

9

P7106257D

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea

Burutaingo biltegia

175 247,25

2022-2024

10

P7106257D

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea

Gelbentzuko biltegia

160 517,80

2022-2023

11

P3155300A

Lekunberriko Udala

Aitzarratetako hargunea hobetzea eta Iribas P3 putzuko bonba ordeztea

282 398,43

2024

12

P3134900D

Arrarasko Kontzejua

Baserriak grabitatearen bidez hornitzeko goi biltegia Arraratsen

27 945,06

2022-2023

13

P3132200A

Anotzibarko Kontzejua

Anotzibarko biltegia hobetzea

25 000,00

2022-2023

14

P3112500H

Imozko Udala

Etxalekuko (Imotz) biltegia hobetzea

187 381,44

2022-2023

15

P3112600F

Irañetako Udala

Iragazte sistema instalatzea Irañetako biltegi berrian

72 161,90

2024

16

P3117786H

Sakanako Mankomunitatea

Urdalurko adar nagusia luzatzea Irurtzuneraino

1 950 000,00

2025

17

P3113500G

Txulapaingo Udala

Usi erria Beltzuntzeko biltegitik hornitzea

624 559,95

2022-2023

18

P3118800F

Olaibarko Udala

Zandio eta Otsakainerako hornidura

917 736,07

2024

19

P3104000I

Atezko Udala

Uraren goi hornidura hobetzea Atetzen (Izarbilgo hodia eta Eritze Atezko ur biltegia)

391 905,36

2022-2023

20

P3112070B

Iruñerriko Mankomunitatea

Goñiko biltegia

300 000,00

2022-2023

21

P3110000A

Ezkabarteko Udala

Garrueserako hornidura

543 244,63

2025

22

P3112300C

Ibargoitiko Udala

Ibargoiti Mendinuetako soluzioarekin konektatzea (Itzagako Mankomunitatea)

1 105 406,39

2024

23

P3119500A

Orbaizetako Udala

Orbaizetako edateko uraren hornidura hobetzea eta handitzea. Iturriozko soluzioa

130 245,47

2023

24

P3111400B

Garraldako Udala

Uraren goi hornidurako sarea berritzea Garraldan

251 076,92

2022-2023

25

P3142193F

Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Mendinuetako konponbidea. 8. fasea. Teleagindua eta telekontrola

372 608,25

2022-2023

26

P3140200A

Biotzariko Kontzejua

Biotzarirako uraren goi hornidurarako sarea berritzea

127 800,00

2025

27

P3146280G

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea

Zangozako Mankomunitateko teleagintea eta telekontrola, postu zentrala eta biltegi nagusiak

135 000,00

2025

28

P3146280G

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea

EUTEan lohietarako zentrifugagailua eta jarduketa osagarriak.

270 000,00

2025

29

P3146280G

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea

Xabierko biltegia

300 000,00

2024

30

P3106800J

Kasedako Udala

Erregulazio putzua Kasedan

70 593,08

2023

31

P3113452A

Jurramendiko Mankomunitatea

Los Arcos-Vianako deribazioa hodia

3 600 000,00

2022-2023

32

P3113452A

Jurramendiko Mankomunitatea

Vianako hodiaren adarra. 1. fasea

2 000 000,00

2022-2023

33

P3101100J

Allingo Udala

Amillaorako hornidura

96 000,00

2022-2023

34

P3101100J

Allingo Udala

Allinerako hornidura. 1. eta 2. faseak (Etxabarri)

1 174 999,74

2022-2024

35

P3113452A

Jurramendiko Mankomunitatea

Lezaunerako hornidura

1 023 285,00

2025

36

P3113452A

Jurramendiko Mankomunitatea

Teleagintea eta telekontrola eguneratzea

438 138,23

2022-2023

37

P3118207D

Izarbeibarko Mankomunitatea

Izarbeibarko Mankomunitateko goi sarearen berrikuntza partziala, 2+006 kp-tik 2+189 kp-ra

133 495,65

2022-2023

38

P3118207D

Izarbeibarko Mank.

Muniain Gesalazko biltegia

539 732,84

2022-2023

39

P3118207D

Izarbeibarko Mank.

Teleagintea eguneratzea

463 553,91

2022-2023

40

P3114802F

Mairagako Mank.

Pedrerako EUTEa 100 l/s handitzea

839 373,91

2024-2025

41

P3114802F

Mairagako Mank.

Olorizko EUTEa 100 l/s handitzea

1 494 578,80

2022-2023

42

P3114802F

Mairagako Mank.

Andel berria Pedrera EUTEan.

1 918 176,00

2022-2023

43

P3114802F

Mairagako Mank.

Alesbesko adarra

1 602 185,32

2022-2023

44

P3114802F

Mairagako Mank.

Alesbesko deribazioa

137 390,67

2023

45

P3114802F

Mairagako Mank.

Milagroko deribazioa

886 269,45

2024-2025

46

P3114802F

Mairagako Mank.

Cadreitako deribazioa

1 408 748,82

2023-2024

47

P3114802F

Mairagako Mank.

Zarrakazteluko ponpaketa

81 200,00

2022

48

P3123200B

Tuterako Udala

Virgen de la Cabezako biltegia

1 967 360,00

2022-2023

49

P3124900F

Valtierrako Udala

Valtierra Arguedasko EUTEko hobekuntzak

536 853,85

2024

50

P3106353J

Moncayoko Mank.

Corellako hodi nagusiaren berritze partziala

1 165 521,81

2024-2025

51

P3126000C

Deierriko Udala

Jurramendiko Mankomunitatetik Errezurako hornidura

541 355,00

2025

Inbertsioen titulartasunari dagokionez, honako berezitasun hauek nabarmendu behar dira:

–11. inbertsioa: Lekunberriren izenean dago jasota, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 212.3 artikuluan xedatuari jarraikiz.

–17., 18., 21., 22., 33., 34., 43., 44., 45., 46., 49. eta 51. inbertsioak: instalazioen baterako kudeaketan parte hartzen duten toki erakundeekin edo konektatuko diren mankomunitatearekin hitzarmena sinatu behar da inbertsio horietarako.

–43.-46. inbertsioak: Mairagako Mankomunitatearen izeneko udalerri horiek lotzeko obrak biltzen dira, hiru udalerri horietara daramaten hodi komunak jada existitzen baitira

–49. inbertsioa: Valtierrako udalaren izenean dago, EUTEa haren udal-mugartean egonik, baina Arguedasekin partekatuta dago.

2. Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera:

Zenb.

IFZa

ERAKUNDEA

LANA

INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, BEZ-IK GABE (eurotan)

1

P3113452A

Jurramendiko Mank.

Vianako hodiaren adarra. 2. fasea

2 000 000,00

2

P3114802F

Mairagako Mank.

Funesko deribazioa

591 519,39

3

P3102300E

Arangurengo Udala

Lakidain eta Gongora hornitzea

1 247 375,00

4

P3113452A

Jurramendiko Mank.

Jurramendi hegoaldeko maldako goi sarea berritzea

1 724 000,00

5

P3118207D

Izarbeibarko Mank.

Ziraukiko EUTEko buru biltegia

1 677 780,29

6

P3119900C

Orotz-Beteluko Udala

Orotz-Beteluko goi hornidura hobetzea

402 257,76

2. ERANSKINA

Hiri hondakinen tratamendua. Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera

1. Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda:

Zenb.

IFZa

ENTITATE TITULARRA

INBERTSIOA

INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, BEZ-IK GABE (eurotan)

URTEROKOA EDO URTEROKOAK

1

P3113452A

Jurramendiko Mank.

Carcarko hondakindegiko 1. azpizeldako 3. fasea handitzea

2.900.039,00

2022-2023

2

S3100017G

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa

Konpostatze instalazio berria biohondakinen tratamendurako Kantauriko arroan, Doneztebe aldean

1.675.436,81

2024-2025

3

S3100017G

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa

Konpostatze instalazio berria biohondakinen tratamendurako Erdialdean, Tafallan Materia organikoa

1 911 029,64

2022-2024

4

P3112070B

Iruñerriko Mankomunitatea

Materia organikoa biometanizatzeko eta konpostatzeko lerroa Iruñerriko Mankomunitatearen Ingurumen Zentroan. 1. fasea: Digestio anaerobikoa

1 284 179,41

2023

5

P3114802F

Mairagako Mank.

Zarrakazteluko garbigunea

116 860,48

2025

2. Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera:

Zenb.

IFZa

ENTITATE TITULARRA

INBERTSIOA

INBERTSIOAREN ZENBATEKOA, BEZ-IK GABE (eurotan)

1

S3100017G

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa

Konpostatze instalazio berria biohondakinen tratamendurako Erdialdean, Tafallan: inausketa hondarrak

724 929,28

2

P3112070B

Iruñerriko Mankomunitatea

Materia organikoa biometanizatzeko eta konpostatzeko lerroa Iruñerriko Mankomunitatearen Ingurumen Zentroan. 2. fasea: Biometanoa lortzea

1 875 000,00

Iragarkiaren kodea: F2206702