104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Sakanako Mankomunitateak antolatutako kirol ikastaro eta jardueretan izena emateko edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena.

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko martxoaren 30ean egin zen osoko bilkuran, Sakanako Mankomunitateak antolatutako kirol ikastaro eta jardueretan izena emateko edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza hasiera batean onetsi zuen, ordenantza horren iragarkia 2022ko apirilaren 12an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 73. zenbakian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat (maiatzaren 31ko 15/2022 Foru Legeak aldatu zuen), eta jendaurrean jartzeko epea igaro eta alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onesten da ordenantza, eta haren testu osoa argitaratzea xedatzen da, dagozkion ondorioetarako.

Lakuntzan, 2022ko maiatzaren 13an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

SAKANAKO MANKOMUNITATEAK ANTOLATUTAKO KIROL IKASTARO ETA JARDUERETAN IZENA EMATEKO EDO MATRIKULATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 2. azpiataleko 2. ataleko III. kapituluko lehen tituluan xedatutakoaren arabera eta lege horren 28. artikuluan jasotako baimenaren arabera ezartzen da.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak eskatuko dira matrikulagatik edo antzeko beste edozein kontzepturengatik, baldin eta, azken batean, Mankomunitateak urtean zehar antolatzen dituen kirol-ikastaro, -ekintza edo -jardueretan parte hartzeko edo horietara joateko eskubidea eskuratzea badakar, eta prezio publikoak aplikatzeko beste arau batzuetan jasota ez badaude.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa inskripzioa edo matrikula egiten den unean ordainduko da.

Hala badagokio, jardueraren onuradun diren adingabeen gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek ordaindu beharko dute prezio publikoa.

4. artikulua. Diru-bilketa ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarrietan, kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta lekuan egingo da.

5. artikulu. Egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, ordaindu duenari dagokion zenbatekoa itzuli beharko zaio.

6. artikulua. Norbaitek ikastaroa hasi ondoren izena ematen badu, (tokirik baldin badago), dagokion proportzioa ordainduko du bakarrik, falta diren saioen arabera.

7. artikulua. Behin ordainketa egin ondoren dirua ez da itzuliko, jarduera hasteko 7 egun falta direla baino lehenago ez badu abisatzen izena eman duenak.

8. artikulua. Salbuespenak.

1. Egotzi ezin diren arrazoiengatik jarduera bertan behera gelditzen bada, dagokion zenbateko itzuli behar da.

2. Jarduera egiten ari den bitartean parte-hartzaileren batek min hartzen badu eta ezin badu kurtsoarekin edo jarduerarekin jarraitu, mediku-egiaztagiria aurkeztuta, zati proportzionala itzuliko zaio.

3. Ikastaroan izena eman ondoren, interesdunak zazpi egun lehenago jakinarazten badu, dirua itzuliko zaio.

Tarifak

9. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen Eranskinean agertzen direnak izango dira, edo kasu bakoitzean garatuko de jardueraren ezaugarri berezien arabera finkatzen direnak, eta hala badagokio, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota barne hartuko dutenak.

ERANSKINA

Futbol kanpusa

4,5 ordu: 45 euro

3 ordu: 35 euro

2 ordu: 20 euro

BTT irteerako autobusa

10 euro

Aizkora eskola

55 euro

Xakea

5 euro

Triatloi eskola

2 aste 40 euro

3 aste 60 euro

-

Musikoterapia

50 euro

Eskalada ikastaroa

39 euro

Materialaren alokairua (astebukaera bat): kilkerra 2 euro, arnesa 2 euro, segurtasun mosketoia 2 euro, kaskoa 2 euro, 9 expres zintak 2 euro

Ikastetxetako igeriketa

45 euro

Emakumeen atletismo eskola

50 euro

Errugbi kampusa

35 euro

Surf ikastaroa

40 euro

Igeriketa egokitua

50 euro

Orientazio zerbitzua

Tipi-Tapa, hausturak, etxean bizi, jarduera fisiko gidatua: 50 euro irailetik uztailera

SKE kluba 24 euro hilabetean (8ordu) / gabonak 18 euro (6 ordu)

-

Megafonia alokairua

30 euro alokairua eta 200 euroko fidantza (udalek fidantza soilik ordainduko dute)

Kanoiaren fidantza

40 euro

Iragarkiaren kodea: L2207093