104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Birpartzelazio proiektua, Iruñeko Udal Planeko ARS-4 banaketa eremuko UI XIX unitateko S-2 sektorean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 9an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 09-MAY-22 (4/US).

“Iraganik jendaurreko aldia, Iruñeko Udal Planeko ARS-4 banaketa eremuko UI XIX unitateko S-2 sektoreko birpartzelazio proiektua hasiera batez onetsi ondoren (JOB, 2022ko otsailaren 7koa-5/US); ikusirik Ángel, José M.ª eta Elena Oroz Asiainek, 2022ko martxoaren 2an, eta Telco C. Estación de Servicio La Milagrosa SLk, 2022ko martxoaren 24an, aurkezturiko alegazioak; ikusirik 2022ko apirilaren 8an aurkezturiko alegazioei buruzko txostena, eta Iruñeko Udal Planeko ARS-4 banaketa eremuko UI XIX unitateko S-2 sektoreko birpartzelazio proiektuaren behin betiko onespenerako agiria, Aragón Terroba I.-k, Lamana Pastor L.-k eta Ramírez Sánchez J.M.-k 2022ko maiatzaren 5ean aurkeztua; eta bat etorriz Hirigintzako kudeatzailearen ondokoaren 2022ko maiatzaren 5eko txostenarekin, erabakitzen da:

1. Onestea “Iruñeko ARS-4 banaketa eremuko UI XIX unitateko S-2 sektoreko birpartzelazio proiektuari jarritako alegazioei buruzko txostena”, prestatzaile-taldeak 2022ko apirilaren 8an aurkeztua, eta, ondorioz, baiestea Ángel, José M.ª eta Elena Oroz Asiainen alegazioa, hain zuzen, eremuan –M2-A.2 lurzatian– dagokien hirigintza-aprobetxamendua adjudikatzearen gainekoa, eta ezestea Ángel, José eta Elena Oroz Asiainek aurkezturiko gainerako alegazioak, bai eta Telco C. Estación de Servicio La Milagrosa SLk aurkezturikoak ere, alegazioei buruzko txostenean jasotzen diren argudioekin bat.

2. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko ARS-4 banaketa eremuko UI XIX unitateko S-2 sektoreko birpartzelazio proiektuaren behin betiko onespenerako agiria, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak sustatua eta 2022ko maiatzaren 5ean aurkeztua.

3. Erabaki hau jakinaraztea 7. Jabetza Erregistroari, Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorreko Ondare Zerbitzuari, El Sario SLri, Jamyda Patrimonio SLri, Aragón Terroba I.-ri, Lamana Pastor L.-ri eta Ramirez Sánchez J.M.-ri, eta alegazio-egileei: Ángel, José M.ª eta Elena Oroz Asiain eta Telco C. Estación de Servicio La Milagrosa SL, erabaki honen 1. puntuan onetsi den alegazioei buruzko txostenaren kopia ere emanez.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2206899