104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hirigintzako araudia, aurretik argitaratu gabea: aldaketa Ilurdozko 243-B lurzatian

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 26an eman 1081/1997 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Esteribarko Arau Subsidiarioak Ilurdozko 243-B lurzatian aldatzeko espedientea, Julián Lecumberri Juverak sustatua.

Beraz, hirigintzako araudi aldatua argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Esteribarren, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206853