104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hirigintzako araudia, aurretik argitaratu gabea: aldaketak Ollokiko eta Iragiko herriguneetan, eta hirigintzako araudi orokorreko
29., 40. eta 43. artikuluetan

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ekainaren 18an eman 573/1996 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen honako espediente hau: aldaketa, Esteribarko Arau Subsidiarioetan, Ollokiko eta Iragiko herriguneetan, eta hirigintzako araudi orokorreko 29., 40. eta 43. artikuluetan.

Beraz, hirigintzako araudi aldatua argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Oharra: Egun indarrean den aipatutako 29. artikuluaren idazketa argitaratu zen 2015eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an, eta egun indarrean den 40. eta 43. artikuluen idazketa, berriz, 2003ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 5ean.

Esteribarren, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206852