104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2022rako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko otsailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2022rako.

Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 15ean, baita Barañaingo Udalaren iragarki-taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon zen jendaurrean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluko manuei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluak ezartzen duenarekin bat, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2022rako aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, zeina onetsi baitzen 2022ko otsailaren 24ko osoko bilkuran. Aldaketa argitara ematen da eranskinetan, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari.

Argitara ematen da, aipatutako agindua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza hauen aurka –xedapen administratiboak baitira– ez dela paratzen ahal errekurtsorik administrazio bidean, jarraikiz azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari (lege horrek hizpide ditu Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea); hortaz, behin betiko onespen honen kontra ondoko bideren bat erabiltzen ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

ERANSKINA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak 2022rako

URTEAK

KOEFIZIENTEA

MOTA

Urtebetetik behera

0,02

%25,00

1

0,02

%25,00

2

0,03

%25,00

3

0,04

%25,00

4

0,05

%25,00

5

0,07

%25,00

6

0,08

%25,00

7

0,10

%25,00

8

0,11

%25,00

9

0,12

%25,00

10etik 17 urtera bitarte

0,06

%25,00

18

0,20

%25,00

19

0,20

%25,00

20 edo hortik gora

0,28

%25,00

Iragarkiaren kodea: L2206287