104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

117/2022 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Baztango udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2021eko azaroaren 24an, Estibaliz Goñi Gaztelu andreak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, instalazio hau egiteko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen, baita instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzeko ere:

• Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

• Espedientea: SAT11288 (Ref.: 100469238-2662).

• Instalazioaren kokalekua: Baztango udal-mugartea.

• Helburua: energia-eskaerari erantzutea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea.

• Ezaugarri teknikoak: lotura egitea 13,2 kV-eko bi linea hauen artean: “Legasa-Oronozko zentrala” (“Pertalas” transformazio zentroa elikatzen du) eta “Elizondo-Arizkun” (“Goizamendi” transformazio zentroa elikatzen du). Loturazko linea “Legasa-Oronozko zentrala” linearen 190. euskarrian hasiko da, eta “Elizondo-Arizkun” linearen 340. euskarriraino iritsiko; honako ezaugarriak izanen ditu:

–Aireko hamahiru lerrokadura: guztira 3.261 m-ko luzera eta LA-100 eroalea (100-AL1/17-ST1A).

–Proiektuko 209. eta 210. euskarrien arteko tartea lurpekoa izanen da; 270 metro izanen ditu eta HEPRZ1 12/20kV 3x(1x240mm²) Al eroalea.

• Obra gauzatzeko aurrekontua: 279.413,53 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, hogeita hamar egunez jendaurrean jarri ziren I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza; horretarako, iragarkia argitaratu zen 2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11koan, eta Diario de Navarra egunkariaren 2022ko urtarrilaren 12ko edizioan, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean ere. Halaber, dokumentazioa Baztango Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Aurreikusitako epe hori iraganik, ez da alegaziorik jaso.

Beste alde batetik, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektuaren kopia bidali zitzaien jarraian zerrendatzen diren erakunde hauei, 30 eguneko epean eskatutako baimenari adostasuna eman edo haren aurka agertzeko, eta kasua bada, bidezko baldintza teknikoak ezartzeko:

• Baztango Udala.

• Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

• Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa.

• Telefónica de España SAU.

Horri erantzunez, Telefónica de Españak txostena egin zuen 2022ko urtarrilaren 12an. Hau adierazi zuen txosten horretan: “Idazkiarekin batera igorritako dokumentazioa azterturik, aditzera ematen dizugu Telefónicak ez duela proiektuaren gauzatzeari buruz ezer esateko, baldin eta betetzen badira telekomunikazioetako lineekiko paralelismo eta gurutzaketei dagokienez indarrean dauden arauak, eta bereziki, Goi eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak. Halaber, gogorarazten dizugu proiektuan bildutako lanak sustatzen dituen enpresa dela indarreko arauak betetzearen arduradun, bai diseinu fasean, bai gauzatze fasean.”

Halaber, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Ustiapen Atalaren txostena jaso zen, eta haren bidez aditzera eman zuten “sustatzaileak bete beharko dituela, foru titulartasuneko errepideak ukitzen direnez gero, AOP 2022/101 baimenean ezarritako baldintzak. Baimen hori Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak martxoaren 15ean emandako 262/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta interesdunari igorri zaio.”

Emandako epea igaro da, eta ez da ez Baztango Udalaren ez Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren erantzunik jaso.

Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 30ean emandako 196E/2020 Ebazpenaren bidez, ingurumen-ukipenetarako baimena eman zitzaion I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk Baztango udal-mugartean sustatu zuen honako proiektu honi: “13,2 kV-eko aireko eta lurpeko linea, ‘Legasa-Oronozko zentrala’ (Pertalas TZ) eta ‘Elizondo-Arizkun’ (Goizamendi TZ) izeneko 13,2 kV-eko aireko lineak lotzekoa”. Ebazpenean bertan zehaztu ziren baimenak berekin zekartzan neurriak, aplikatu beharrekoak. Kontuan hartu behar da abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluak ezartzen duela ingurumen-ukipenetarako baimenak barne hartuko duela lurzoru urbanizaezinean baimendu daitezkeen jarduerei dagokien baimena.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, José Antonio Martínez Gómez industria ingeniari teknikoak sinatua. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak burutzeko.

3. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

5. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

6. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean.

7. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsiatearen Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Baztango Udalari eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 5ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2206658