104. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak maiatzaren 3an emandako 870/2022 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industriaren Katedrak Gradu Amaierako Lan hoberenei lehen sari bat eta bost bigarren sari emateko.

Ebazpen hori 2022eko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18koan. Ikusi da akats bat egin zela deialdi horren 5. oinarrian web esteka bat adierazi ez zelako, eta, beraz, bidezkoa da zuzentzea.

Honako hau dioen tokian:

“5.–Hautagaitzak aurkezteko epea.

Sarietara aurkeztu nahi dutenek inprimaki normalizatua bete behar dute; esteka honetan dago eskuragarri: Eskaera inprimakia. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Elektronikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Iruñean duen Erregistro Orokorrean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Tuteran duen Erregistroan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietako batean aurkeztu behar da.”

Honako hau behar du:

“5.–Hautagaitzak aurkeztea.

Sarietara aurkeztu nahi dutenek eskabide normalizatua bete behar dute, esteka honetan eskuragarri dagoena: https://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/investigacion/transferencia-conocimiento/premio-c40.pdf. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Elektronikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Iruñean duen Erregistro Orokorrean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Tuteran duen Erregistroan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietako batean aurkeztu behar da.”

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2207386