103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1115. eta 1116. lurzatietan. Hasierako onespena

Urdiaingo Udaleko alkateak, 2022ko maiatzaren 6ko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Isabel Otamendik eta Mikel Arbizuk Txorraldea kaleko 11 zenbakian (3. poligonoko 1115. eta 1116. lurzatiak) sustatutako xehetasun-azterketaren espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Urdiainen, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2206858