103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planaren aldaketa xehatua, katastroko 6. poligonoko 1045. lurzatian (Serafín Argaiz Santelices Fundazioa), erabilerak gehitzeko, zuzkidura-lurzati pribatuaren erabilera xehatuan

Iruñeko Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-MAY-22 (7/CU).

“Ikusirik ‘Udal Planaren aldaketa xehatua, katastroko 6. poligonoko 1045. lurzatian (Serafín Argaiz Santelices Fundazioa), erabilerak gehitzeko, zuzkidura-lurzati pribatuaren erabilera xehatuan’ izeneko dokumentua, Serafín Argaiz Santelices Fundazioko idazkari María Victoria Borja Etayok izapidetzeko aurkeztua 2022ko martxoaren 24an; eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen txostenarekin (2022ko apirilaren 8koa), kudeatzailearen ondokoaren txostenarekin (2022ko apirilaren 11koa) eta Osoko Bilkurako idazkari nagusiaren txostenarekin (2022ko apirilaren 21ekoa),

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea ‘Udal Planaren aldaketa xehatua, katastroko 6. poligonoko 1045. lurzatian (Serafín Argaiz Santelices Fundazioa), erabilerak gehitzeko, zuzkidura-lurzati pribatuaren erabilera xehatuan’ izeneko dokumentua, Serafín Argaiz Santelices Fundazioko idazkari María Victoria Borja Etayok sustatua 2022ko martxoaren 24an, zeinaren xedea baita lurzatiaren erabilera xehatuak handitzea, laguntzako zuzkidura-erabilera pribatuari gehituz irakaskuntza-erabilera eta kultura-erabilera.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

3. Erabaki hau jakinaraztea María Victoria Borja Etayori, Serafín Argaiz Santelices Fundaziko idazkariaria baita.

4. Erabaki hau jakinaraztea eta txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitateari, emandako zerbitzuei dagokienez, eta halaber, Espainiako Gobernuko Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, Noaingo aireportuko zortasun aeronautikoari dagokionez.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2206770