103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Aldaketa, Udal Plan Orokorraren ordenantzan, eraikinen isolamendu termikoari eta autokontsumorako instalazio fotovoltaikoei buruz. Hasierako onespena

Legariako Udalak, 2022ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du aldaketa egitea Legariako Udal Plan Orokorraren ordenantzan, eraikinen isolamendu termikoari eta autokontsumorako instalazio fotovoltaikoei dagokienez.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 52.2.d eta 65. artikuluei dagokienez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Legarian, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2207116