2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
URDIAIN
2022rako lan publikoaren eskaintza
2022ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen lanpostuak:
–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu 1, lanaldi partzialean (lanaldi erdia), D maila.
–Garbitzailearen lanpostu 1, lanaldi partzialean (20 ordu astean), E maila.
–Liburuzainaren lanpostu 1, lanaldi partzialean (15 ordu astean), C maila.
Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.
Hori guztia argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Urdiainen, 2022ko maiatzaren 23an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L2207576