103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

URDAZUBI

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren maiatzaren 20ko 16/2022 Ebazpenaren bitartez, Urdazubiko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Onestea Urdazubiko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza-egonkortasuna, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko):

–Administrari laguntzailearen lanpostu 1. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Hizkuntza-eskakizuna: B1 maila euskaraz, ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Lanpostu hori merezimendu-lehiaketa bidez beteko da, behin bakarrik eta salbuespenez.

–Mantentze-lan urbanoetako koordinatzailearen lanpostu 1. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: euskarazko A2 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Lanpostu hori oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Urdazubiko Udaleko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Urdazubin, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2207545