91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, merkataritza-establezimenduen errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzen deialdiarena

Alkatetzaren 2021eko martxoaren 31ko 232/2021 Ebazpenaren bidez onartua.

DDBN (Identif.): 55630.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/556303).

Lehena.–Onuradunak.

Dirulaguntza eskatzen ahalko dute Zizur Nagusiko merkatariek, beraien establezimenduko errotulazioan euskara erabiltzen badute (errotulazioa fatxada, erakusleiho, toldo eta merkataritzako ibilgailuetan).

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen helburua da Zizur Nagusiko merkatariak laguntzea errotulazio berrien gastuekin, horietan euskara erabiliz gero.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Udaleko Kultura eta Euskara Zerbitzuan eskuratzen ahalko dira, baita www.zizurmayor.es webgunean eta www.zizurmayorcultura.es blogean ere.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

1.500 euro.

Bosgarrena.–Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 30ean bukatuko da.

Zizur Nagusian, 2021eko martxoaren 31n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2105646