91. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Herri-lurren desafektazioa, 1. poligonoko 18. lurzatiko
J azpilurzatian, ondoren 4. poligonoko jabetza partikularreko
1806. lurzatiaren truke emateko

Murillo el Frutoko Udalak, 2021eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 18. lurzatiko J azpilurzatian herri-lurrak desafektatzeko espedientea, ondoren 4. poligonoko jabetza pribatuko 1806. lurzatiaren truke emateko Isidoro García Gil jaunari, zerri-gizendegia jar dezan.

Espedientea, udal idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, eta jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan. Hori guztia, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3. artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 144. artikulua.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

Aurreko tramiteak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera, onets dezan.

Murillo el Fruton, 2021eko martxoaren 29an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2105242