2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako Patronatua.
Lan publikoaren eskaintza
Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako Patronatuaren Batzarrak, 2021eko martxoaren 29an egin bilkuran, 2021. urterako lan publikoaren eskaintza onestea erabaki zuen, lanpostuak egonkortze aldera. Hona erabaki horren xedapen zatia:
Lehenbizikoa.–Onestea Zangozako Udalaren “Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako Patronatua”-ren 2021. urterako lan publikoaren eskaintza -lanpostuak egonkortzekoa- honako lanpostu hauetarako:
Esk. Pla. Zk. | LANPOSTUA | ARAUBIDEA | DEIALDI MOTA |
8 | BONBARDINO IRAKASLEA | Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna. | Oposizio-lehiaketa |
9 | SAXOFOI IRAKASLEA | Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna. | Oposizio-lehiaketa |
Bigarrena.–Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Zangozan, 2021eko martxoaren 30ean.–Patronatuaren Batzarreko burua, Roberto Matxín Iturria.
Iragarkiaren kodea: L2105254