2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEAZKUEKO KONTZEJUA
Ohian aprobetxamenduaren enkante publikoa.
PEFC ziurtagiridun zura
Leazkueko Kontzejuak (Anue Ibarreko Udala), behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan-aprobetxamendu hau esleitzeko:
Aprobetxamenduak bi lote izanen ditu:
–1 zenbakidun lotea: Austriako larizio pinua; 471,4 m³.
–2 zenbakidun lotea: pagoa; 1.105,2 m³.
Bolumena, guztira: 1.576,6 m³.
Eskaintzak lote osorako egin beharko dira (hots, bi loteak batera hartuta).
Lotearen oinarrizko prezioa, osotara, 25.477.36 eurokoa da (BEZa kanpo).
Baldintza-agiria Kontzejuaren Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura (Olaguen, San Joan kaleko 5. zenbakian), bertan aurkeztu behar baitira eskaintzak.
Proposamenak aurkezteko epea amaituko da hamabost egun naturalean, 13:00etan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Proposamenarekin batera aurkeztu beharko dira %2ko behin-behineko fidantza gordailutu izanaren ziurtagiria eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian jasotako erantzukizunpeko adierazpena.
Olaguen, 2021eko otsailaren 12an.–Kontzejuko burua, Eugenio Oria Mundin.
Iragarkiaren kodea: L2105558