2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 153. lurzatian.
Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2021ko martxoaren 24ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Doneztebeko, 2. poligonoko 153. lurzatian, Pedro José Martin Mendiburuk sustaturik.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Donezteben, 2021eko martxoaren 25ean.–Alkatea Leire Ortuoste Garcia.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2105739