84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Aldaketa egituratzailea, Udal Planeko AR-3 SR-3D sektoreko 2. poligonoko 203. lurzatian. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2020ko irailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iturmendiko Udal Planeko AR-3 SR-3D sektoreko determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, 2. poligonoko 203. lurzatiari dagokiona, Javier Goikoetxea Goikoetxeak sustatua. Horri buruzko iragarkia argitara eman zen 2020ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 15ean.

Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak egindako txosten orokorra jaso ondotik eta bertan adierazitakoak kontuan hartuz, testu bategina aurkezten da behin-behinekoz onesteko Iturmendiko Udal Planaren aldaketa, AR-3 SR-3D sektoreko 2. poligonoko 203. lurzatiari eragiten diona. Testua IG-ER Arkitekturak prestatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71 eta 77.2. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Iturmendiko Udalak, 2021eko martxoaren 26ko osoko bilkuran, aho batez

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Onestea “Testu bategina, behin-behinekoz onesteko Iturmendiko Udal Planaren aldaketa, AR-3 SR-3D sektoreko 2. poligonoko 203. lurzatiari eragiten diona” izeneko dokumentua (sarrera-erregistroko zenbakia eta data: 59 zk., 2021eko otsailaren 19koa), IG-ER Arkitekturak prestatuta eta Javier Goikoetxea Goikoetxeak sustatua.

Bigarrena.–Espediente osoaren kopia eginbidetua igortzea, formatu digitalean, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, behin betiko onespena eman diezaion.

Iturmendin, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2105382