84. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 518. lurzatian.
Hasierako onespena

Alkatetzak, 2021eko martxoaren 16ko 66/21 ebazpenaren bidez, xedatu du hasiera batez onestea hirigintza antolamenduko tresna hau:

–Sustatzailea: José Joaquín Roncal Baraibar.

–Proiektua: Xehetasun-azterketa.

–Eremua: Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 518. lurzatia.

–Idazketa data: 2021eko urtarrila.

–Idatzi duen tekikaria: José María Arcos Vieira (arkitektoa).

–Xedea: lurzatian lehendik dauden lerrokadurak aldatzea, indarrean den planeamenduak xedatutakoak.

–Txostenak: onespenaren aldekoak.

–Prozedura: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 211-j artikulua (lege horrek hizpide ditu Toki Araubidearen Oinarriak) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Testu Bategina).

Horrenbestez, espedientea jendaurrean paratuko da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta eskura izanen da udal bulegoetan, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Gazolatzen, 2021eko martxoaren 16an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2104729