2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
2021eko karga-tasak. Hasierako onespena
Izabako Udalbatzak, 2020ko abenduaren 16ko ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen onestea “Kontribuzioen karga-tasak eta zergak berrikustea 2021erako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea”. Hona hemen:
A) Kontribuzio horren karga-tasak eta zergak eguneratzea 2021erako. Hona hemen:
–Lurraren kontribuzioa: %0,225.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): %1,25.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3,00.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa). %21.
Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatzeko koefizientea Udalak onetsitakoa izanen da eta hark zehaztuko du zerga-oinarria, 2021erako %21eko karga-tasa aplikatzeko:
SORTZEALDIA | APLIKATZEKOA DEN GEHIENEKO KOEFIZIENTEA | IZABAKO UDALAK ONETSITAKO KOEFIZIENTEA |
20 urte edo hortik gora | 0,50 | 0,32 |
19 urte | 0,52 | 0,28 |
18 urte | 0,14 | 0,21 |
17 urte | 0,13 | 0,15 |
16 urte | 0,06 | 0,08 |
15 urte | 0,06 | 0,03 |
14 urte | 0,06 | 0,03 |
13 urte | 0,06 | 0,03 |
12 urte | 0,06 | 0,03 |
11 urte | 0,06 | 0,03 |
10 urte | 0,06 | 0,03 |
9 urte | 0,06 | 0,03 |
8 urte | 0,06 | 0,03 |
7 urte | 0,13 | 0,03 |
6 urte | 0,30 | 0,03 |
5 urte | 0,36 | 0,03 |
4 urte | 0,28 | 0,10 |
3 urte | 0,20 | 0,14 |
2 urte | 0,11 | 0,09 |
1 urte | 0,06 | 0,04 |
Urtebetetik behera | 0,06 | 0,04 |
B) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea, alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Izaban, 2021eko martxoaren 22an.–Lehen alkateordea, Carlos Anaut Abadía.
Iragarkiaren kodea: L2104953