81. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALOZE

2021erako karga-tasak. Hasierako onespena

Galozeko Udalak, 2020ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021erako udal aurrekontua, bai eta 2021erako tasen, zergen, eta zerga-tasen tarifei bere horretan eustea ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Galozen, 2020ko abenduaren 4an.–Alkatea, Pío Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2104930