80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2021eko gainbalioaren zergan aplikatu beharreko koefizienteak

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2021eko martxoaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legeak (2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa) aldatu zuela Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175.2 artikulua; eta ikusirik 21/2020 Foru Legeak aldatzen dituela 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu behar diren gainbalioaren gehieneko koefizienteak, Udalbatzak aho batez erabakitzen du:

Lehenbizikoa.–Zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntzaren sortze-aldiaren arabera:

  • 0,50, 20 urte edo hortik gorakoa.
  • 0,52, 19 urtekoa.
  • 0,14, 18 urtekoa.
  • 0,13, 17 urtekoa.
  • 0,06, 16 urtekoa.
  • 0,06, 15 urtekoa.
  • 0,06, 14 urtekoa.
  • 0,06, 13 urtekoa.
  • 0,06, 12 urtekoa.
  • 0,06, 11 urtekoa.
  • 0,06, 10 urtekoa.
  • 0,06, 9 urtekoa.
  • 0,06, 8 urtekoa.
  • 0,13, 7 urtekoa.
  • 0,30, 6 urtekoa.
  • 0,36, 5 urtekoa.
  • 0,28, 4 urtekoa.
  • 0,20, 3 urtekoa.
  • 0,11, 2 urtekoa.
  • 0,06, 1 urtekoa.
  • 0,06, urte batetik beherakoa.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 35/2019 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko martxoaren22an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2104804